Fakturak nola egin ikasteko

Guaixe 2017ko mar. 15a, 12:14

Cederna-Garalurrek, Nafar Lansarerekin batera ekintzaile eta autonomoei zuzendutako ikastaroa antolatu du: nola diseinatu fakturak zerga-betebeharrak betetzeko. Ikastaroa apirilaren 10ean izanen da, astelehenean, 10:00etatik 12:30era. Saioa Arbizuko industrialdean dagoen Utzuganen, Sakanako Garapen Gunean izanen da. Informazioa jaso edota izena emateko: 948 567 010 edo sakana.admon@cederna.es.