GRAVNI: Gipuzkoaren kontra galdu zuen Nafarroak

Guaixe 2017ko mar. 16a, 09:33

Asteburu honetan Araba izango dute aurkari

Aurreko asteburuan hasi zen GRAVNI txapelketa, Gipuzkoa, Errioxa, Araba, Bizkaia, Nafarroa eta Iparraldeko selekzioen arteko txapelketa garrantzitsua. Nafarroak Gipuzkoa izan zuen aurkari eta gipuzkoarrek irabazi zuten egungo txapeldun eta faborito nagusia den Nafarroa. Larunbaten jokatu ziren 21 partidetatik 11 irabazi zituzten gipuzkoarrek eta trinketean 9 partida irabazi zuten gipuzkoarrek eta 5 nafarrek.

Asteburu honetan Arabaren kontra lehiatuko da Nafarroa.