Unziti liderrak Zaldua menpean hartu zuen

Guaixe 2017ko mar. 16a, 09:50

Elomendiko Futbol Txapelketa. 21. jardunaldia: Unziti 2 – Zaldua 1

Azken jardunaldietan alde handiarekin lortutako garaipenetara ohitua zegoen Arakilgo Zaldua, baina Elomendiko txapelketako liderrak, Unzitik, 2 eta 1 irabazi zion asteburuan. Unzitik lidergoa sendotu zuen (53 puntu) eta Zalduak hirugarren postuan jarraitzen du (40 puntu).

Asteburuan Zalduak sailkapenean bederatzigarrena den Beriain izango du aurkari, Lekunberrin.