Foruzaingoak Altsasuko polizia etxearen eremua Sakanaz aparte, Larraun, Lekunberri, Araitz eta Leitzaldea da. Foru poliziak jakinarazi duenez, joan den urtean 277 delitu salaketa bideratu zituen, 2015ean baino sei gutxiago. Eskualde horretan egiten ziren salaketen ia bi herenak, %62,09, Foruzaingoak bideratu zituen. Beste heren bat, %31,41, Guardia Civilak bideratu zuen. Gainontzeko salaketak beste poliziek %2,89, Policia Nacionalak %2,53 eta Udaltzaingoak %1,08.
Delitua | 2015 | 2016 |
Hilketa | 1 | 0 |
Homizidioa | 0 | 1 |
Lesioak | 35 | 30 |
Sexu erasoa | 1 | 1 |
Sexu abusua | 0 | 3 |
Lapurreta indarkeriaz | 8 | 6 |
Lapurreta indarrez | 119 | 116 |
Lapurreta etxeetan | 25 | 28 |
Ebasketa | 6 | 3 |
Lapurreta autoan | 88 | 89 |
Guztira | 283 | 277 |