Nafarroako Berdintasunerako Institutuak jakinarazi digunez, emakumeen kontrako indarkeriagatik 1.199 polizia-salaketa izan ziren Nafarroan joan den urtean, hilabeteko 100. Haietako, 56 (%5) Sakana barne hartzen duen ipar-mendebaldeko eskualdean izan ziren. Bestetik, Foruzaingoak jakinarazi du sexu askatasunaren kontrako lau delituren salaketa bideratu zituztela joan den urtea Altsasuko polizia etxearen bidez (Lekunberri eta Leitzaldea ere hartzen ditu). Haietako bat erasoagatik izan zen eta beste hiru abusuengatik. Haietako bi Arakilen eta Altsasun izan zirela ere zehaztu du.
Indarkeria motak | Kopurua | Ehunekoa |
Fisikoa eta psikologikoa | 647 | %54 |
Psikologikoa | 165 | %14 |
Babes agindua haustea | 186 | %15 |
Sexu-indarkeria | 145 | %12 |
Mehatxuak, koakzioak… | 56 | %5 |
Emakumezkoen jaiolekua | Kopurua | Ehunekoa |
Estatua | 773 | %64,5 |
Estatutik kanpo | 426 | %35,5 |
Gizonezkoen jaiolekua | Kopurua | Ehunekoa |
Estatua | 706 | %59 |
Estatutik kanpo | 492 | %41 |
Erlazio mota | Kopurua | Ehunekoa |
Bikotea | 492 | %41 |
Bikote ohia | 470 | %39 |
Senidea | 120 | %10 |
Erlaziorik gabea | 86 | %7 |
Bestelakoak | 26 | %2 |
Ez du erantzuten | 5 | %1 |