Maitasuna antzezlanera

Guaixe 2017ko mar. 17a, 13:30

Larunbatean, 19:00etan, Arbizuko Argi-bidea elkartean.

Maritxuren eta Bartoloren arteko maitasun istorioa aintzat hartu eta handik abiarazi dute obra Hamaika buelta antzerki taldekoak: “Kimika hutsa garela diote. Maitasuna. Modu batean edo bestean danoi egin, eragin edo desegiten gaituena. Protagonistek, maitasuna defendatuko dute guztiaren gainetik, inguruak jartzen dizkien oztopoak gainditzeko asmoz. Hori ez bada, zer da, ba maitasuna?”

Hamaika buelta Lezoko Badia eskolako helduen antzerki taldea. Duela lau urte sortu zen. Zintzozofrenia antzezlana izan zen haien aurreneko proiektua. Arbizun jokatuko duten  Maita Zera Ere! antzezlana, bigarrena, joan den urteko maiatzaren 22an mustu zuten.

Fitxa 
Sortzailea: Badia Antzerki Eskolako Helduen taldea.

Zuzendaria: Iñigo Ortega.

Testua: Antzezle taldea

Aktoreak: Udane Migeltorena, Lierni Hernandez, Itsaso Pagadizabal, Ibon Agudo, Arrate Hernandez eta Ainhoa Mariezkurrena.