Oibarreko Puro Relajo taldeak errepertorio zabala ekarriko du Lakuntzara: Mexikoko eta Hego Amerikako kantu eskaintza zabaletik hasi eta gaur egunerokoetara. Guztiak ere relajotarren estilo propioaz emanda: bi tronpetarekin, baxuarekin, akordeoiarekin eta gitarrarekin, eta jatorrizko kantuen indarra galdu gabe ematen ditu boskoteak.