Irakurri, Gozatu eta Oparitu (IGO) Euskaltzaleen Topaguneak berrogei herritan abiarazi duen kanpaina bat da, euskarazko liburuak irakurtzea bultzatzeko. Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak bat egin du kanpainarekin eta sakandarren artean “irakurketaren plazera aldarrikatzea eta plazer hori partekatzea ahalbidetzea, eta opari bihurtzea” sustatu nahi du. Hala, jarduera pertsonala den irakurketa sozializatzeko bide ere bilakatzen da.
Bestalde, IGO kanpainak eskaintzen dituen abantailen bidez euskarazko literatura ikusarazi eta sustatzen da. Egitasmoak ere liburutegi publikoen erabilera sustatzen du, edozein erabiltzaileri doan eskaintzen dizkioten zerbitzuei eta aukerak bultzada ematen die, eta liburu-dendek salmentak handitzea ere dakar berekin.
Pertsona bakoitzeko txeke kopurua ere mugatuta dago: lau txeke pertsona bakoitzeko, bi apirilean eta bi maiatzean. Hilabete bakoitzean, gainera, zozketa bana egingo da, non egitasmo honen erabiltzaileen artean 30 euroko bost txeke zozketatuko diren, euskarazko liburuak eros ditzaten.
Liburu-denda parte-hartzaileak
Martxueta (Irurtzun), Kaxeta (Etxarri Aranatz) eta Liburunda eta Arkatz (Altsasu).
Adin tartea | Idazlea | Izenburua | Argitaletxea |
0-4 Urte | Juan Kruz Igarabide | Ur, euriaren liburua (E. Odriozola ilustratzaile) | Denonartean |
David McKee | Elmer (A. Jaka itzultzaile) | Erein-Igela | |
Maurice Guido Sendak | Piztiak bizi diren lekuan (K. Izagirre itz.) | Kalandraka | |
Josiane Valencia | Jo Kako!… Jo!!!, (B.Josie il.) Elkar | ||
Itziar Zubizarreta | Bularretik mintzora (E. Odriozola il.) Galtzagorri | ||
4-8 urte | Uxue Alberdi | Besarkada (M. Gurrutxaga il.) | Elkar |
Pello Añorga | Munstroek ere pixa egiten dute ohean (J. Mitxelena il.) | Pamiela | |
Yolanda Arrieta | Oinutsik jauregian (A. Alonso il.) | Ibaizabal | |
Leire Bilbao | Gaua balkoian (E. Eibar il.) | Mezulari | |
Olivier KA | Nire sekretuen zuhaitza (M. Perrin il. & M. A. Meabe itz.) | Elkar | |
Antton Kazabon | Makal sendoak (J. Mitxelena il.) | Denonartean | |
Anjel Lertxundi | Batbirulau! (A. Olariaga il.) | Erein-Igela-Alberdania | |
Joxan Ormazabal & Mitxel | Murua Haizelami (E. Odriozola il.) | Elkar | |
Xabier Olaso | Auskalo (A. Villate il.) | Pamiela | |
Ruben Ruiz | Anekdotak (E. Eibar il.) | Pamiela | |
8-12 urte | Pako Aristi | Armiarma txiki baten epopeia handia (M. Uribelarrea il.) | Erein |
Lewis Carroll | Alizia lurralde miresgarrian (J. Tenniel il. & M. Lopez itz.) | Pamiela | |
Arrate Egaña | Patioan (A. Arrazola il.) | Elkar | |
Arantxa Iturbe | Amona basoan galdu zenekoa (E. Odriozola il.) | Elkar | |
Joxemari Iturralde | Nire lagunen gezurrak (E. Jalon il.) | Erein | |
Karlos Linazasoro | Etzi (A. Olariaga il.) | Elkar | |
Antxiñe Mendizabal | Ama gaiztoaren ipuina (A. Eiguren il.) | Elkar | |
Castillo Suarez | Nobio bat nire amarentzat (I. Holgado il.) | Elkar | |
Txiliku | Horazio eta jaguarra (E. Odriozola il.) | Elkar | |
Iñaki Zubeldia | Leize zuloko misterioa (A. Zubimendi il.) | Ibaizabal | |
12-16 urte | Aitor Arana | Maitasun sua (A. Campos il.) | Ibaizabal |
Bernardo Atxaga | Behi euskaldun baten memoriak | Pamiela | |
Harkaitz Cano | Lesterren logika (A. Olariaga il.) | Elkar | |
Aingeru Epaltza | Lur zabaletan (A. Urmeneta il.) | Pamiela | |
Dani Fano | TeleAtoi: Kalabaza haluzinogenoak | Ikastolen Elkartea | |
Koldo Izagirre | Dumitru | Erein | |
Mariasun Landa | Nire eskua zurean | Erein | |
Miren Agur Meabe | Urtebete itsasargian | Txalaparta | |
Mark Twain | Tom Sawyer-en abenturak (Sarah J. Turtle & I. Mendiguren itz.) | Erein-Igela | |
Iban Zaldua | Kea ur gainean (A. Urmeneta il.) | Elkar | |
16… urte | Alaa Al Aswani | Jakobian eraikina (A. Royo & X. Olarra itz.) | Igela |
Katixa Dolhare-Zaldunbide | Biribilgune | Elkar | |
Ander Eizagirre | Beruna patrikan (P. Gallego il. & J. Gabiria itz.) | Libros del K.O. | |
Elena Ferrante | Adiskide paregabea (F. Rey itz.) | Igela | |
Miren Gorrotxategi | 33 ezkil | Elkar | |
Joan Mari Irigoien | Bi urtetako kronika fakultatiboa | Elkar | |
Karmele Jaio | Amaren eskuak | Elkar | |
Irati Jimenez | Nora ez dakizun hori | Elkar | |
Juanra Madariaga | eSPedizioa | Txalaparta | |
Xabier Montoia | Gasteizko hondartzak | Susa | |
Jokin Muñoz Bizia lo | Alberdania | ||
Lourdes Oñederra | Eta emakumeari sugeak esan zion | Erein | |
Ramon Saizarbitoria | Lili eta biok | Erein | |
Joseba Sarrionaindia | Kolosala izango da | Txalaparta | |
Kirmen Uribe | Bitartean heldu eskutik | Susa |