Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2017

Sakandar bakarra izanen da Nafarroako Bertsolari Txapelketan

Guaixe 2017ko mar. 27a, 11:29

Oier Lakuntza bertsotan. Argazkia: Nafarroako Bertsozale Elkartea.

Final-aurrekoak despedituta, Eneko Lazkozek 4. bukatu du eta Oier Lakuntzak 14. Etxarriarra izanen da finalean.

Agoizko kultur etxeko final-aurrekoak erabaki zuen 43. Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala. Harako txartela Julio Sotok, Xabi Maiak, Eneko Fernandezek, Eneko Lazkozek, Aimar Karrikak, Ander Fuentesek, Xabier Terrerosek eta Julen Zelaietak eskuratu dute. Txapelduna apirilaren 8an Iruñeko Anaitasuna kiroldegian jokatuko den final handian erabakiko da.

Agoizko saioari dagokionez, 220 bertsozaleren aurrean aritu ziren Joanes Illarregi, Aimar Karrika, Julen Zelaieta, Patxi Castillo, Eneko Fernandez eta Oier Lakuntza. Fernandezek irabazi zuen saioa 394 punturekin. Urdiaindarra 361 puntu eskuratu eta laugarren bukatu zuen final-aurrekoa. Sailkapen orokorrean 14. izan da. Zerrenda horretan Eneko Lazkoz laugarrena ageri da, baina azken bi final-aurrekoak irabazi dituzten Maia eta Fernandez baino puntu gehiagorekin.

Finalerako sarrerak
Etxarri Aranazko Xapatero tabernan edo www.bertsosarrerak.eus atarian eskuratu daitezke.