Zaldua bigarren postura igo da Elomendi txapelketan

Guaixe 2017ko mar. 28a, 12:41

Elomendiko Futbol Txapelketa. 23. jardunaldia: Ardoi Poukas 1 – Zaldua 2

Elomendiko Futbol Txapelketan dabilen Zaldua talde etxarrendarrak bide onean jarraitzen du. Asteburuan Ardoi Poukas Zizurko taldeari 1 eta 2 irabazi zieten etxarrendarrek. Horrela, sailkapenean igo da Zaldua. Unziti da liderra (59 puntu) eta Zaldua bigarren postura igo da (46 puntu). Sailkapena oso estua dago eta Apolo hirugarrenak eta Ororbia laugarrenak ere puntu berberak dituzte.

Asteburuan atseden jardunaldia du Zalduak.