Unai Mendia, Nafarroako judo txapeldunordea

Unai Mendia, Nafarroako judo txapeldunordea

Benjaminen mailako Nafarroako judo txapeldunordea dugu 9 urteko aizkorbearra

Larunbatean, martxoaren 25ean, Nafarroako Judo Txapelketa jokatu zen. Bertan parte hartu zuen jaiotzez Aizkorbekoa den baina gaur egun Irurtzunen bizi den 9 urteko Unai Mendiak. Unai Mendia Lekunberriko Plazaola Judo elkartean aritzen da eta hiru urte daramatza judoan  trebatzen. Benjaminen mailan, 42 kilo azpiko mailan lehiatu zen Unai eta maila bikaina eman zuen Aizkorbekoak, benjaminetako Nafarroako txapeldunordea izan baitzen, Erreka taldeko Aimar Sanchez txapeldunaren atzetik.