Zigor DZ platerekin

Guaixe 2017ko mar. 31a, 13:47

Zigor DZ disko jartzailea. Argazkia: www.txintxarri.eus

Gaur, 23:00etan, Olatzagutiko Barandi tabernan.

Euskal disko jartzaileen artean aitzindarietako bat izanen da Olatzagutian gaur: Zigor Lampre; musika arloan Zigor dj edo D.Z. izenez ezaguna. Joan den mendeko 90. hamarkadan euskaraz egindako hip hop musikan erreferente izandako Selektah Kolektiboa kidea izan zen. Ondoren  Fermin Muguruzaren bandan aritu zen eta, gaur egun, Esne Beltza taldeko kidea da. Bere plateretatik reggae-ragga, soula, funk, jazz eta erritmo afrikar eta musika beltzaren bestelako erritmoak, scratxak, loopak eta beste aterako dira.