Rural Kutxa-Seguros RGA taldeak sekulako maila eman zuen Eibarren jokatutako Balentziaga Memoriala proba ezagunean (164 km). Lasterketa zoragarria egin eta gero, talde sakandarreko Alvaro Cuadros iritsi zen bakarrik Eibarko helmugara (4:10:26). 4 segundora sartu zen laukote bat, bertan bere taldekide Manuel Sola zegoela, sailkapenean hirugarrena. Rural Kutxa-Seguros RGA izan zen probako talderik onena.