20. Korrika Valentziatik pasa zen larunbatean. Patraix auzoko plaza euskararen aldeko mezuen erdigune bihurtu zuten Laurak Bat euskal etxeak eta Euskaltzaleok elkarteak. Laugarren aldia da Korrika Valentzian ospatzen dutena. Han ere jendea euskalduntzen ari da, besteak beste, Ana Saldaña altsasuarra.
Ospakizunari dagokionez, egitaraua ikurrinaren jasotzeak eta txalaparta doinuek zabaldu zuten, 11:00etan. Ondoren, herri kirol saioa izan zen eta bertaratu zirenak trontzan, txingekin, sokatiran eta besten aritzeko aukera izan zuten. Gainera, Sakanako aizkora eskolako Goizeder Beltza eta Josu Agirre aizkolariek erakustaldia eskaini zuten. Goizeko egitaraua dantzek, umeendako jokoek eta Nafarroako produktuen dastaketak osatu zuten. Korrika ospatu eta ezin lasterka egin gabe pasa, jakina. Herri bazkarian 150 bat pertsona elkartu ziren. Bazkal ondorengo kantaldiak kontzertuei utzi zien tartea.
Argazkiak: Teresa Goikoetxea Agirre.