Sakanako Mankomunitateak, Sakana Triatloi Taldearen eta Atabo Altsasuren laguntzarekin, udarako Triatloi Campusa antolatu du. Garilaren 3tik 14ra bitartean triatloiaren nondik norakoetan murgiltzeko aukera izango dute izena ematen dutenek, Altsasuko Zelandi kirolgunean.
8 eta 16 urte bitarteko neska-mutikoek eman ahal dute izena Triatloi Campusean. Goizeko 11:00etatik 13:00etara ariko dira, Aitor Mozo eta Urko Berdud begiraleekin. Atletismoa, igeriketa eta txirrindularitza elkartzen dituen jarduera honen teoria eta praktika uztartuko dituzte klaseetan. Euskaraz izango da, eta norbaitek zerbait ez badu ulertzen gaztelaniaz esango zaio.
Garilaren 15ean Urdiaingo igerilekuetan jokatuko den XV. Sakanako Triatloia prestatzeko primerako aukera emango du Triatloi Campusak.
Izena ematea, zabalik
Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuan (948 464 866 telefonoa edo kirolak@sakana-mank.eus). Ekainaren 16ra arte. Prezioa: 40 euro.