Maitzaren 5etik 7ra Basque Ultra Trail Series zirkuituko 2. proba jokatuko da, Gasteiztik atera eta Iruñean despedituko dena (130 km). Arabatik sartuta, Sakanatik pasako da, Beriain (1.493 m) eta EHko erdigunetik, tartean. Hain zuzen ere, Beriain izango da probako mendirik altuena.