Zuzeneko kontakizuna

Guaixe 2017ko api. 8a, 09:17

Beleixe Irratiak (FM 107,3 edo www.guaixe.eus) Korrikaren zuzeneko jarraipena eginen du. Saio berezia bihar, larunbata, 21:30ean hasiko da eta 3:00etara arte luzatuko da. Euskararen aldeko lasterketan parte hartuko duten sakandarren lekukotzak eta furgonetatik zuzenean egindako kontakizuna tartekatuko dira. Baina sakandarrek euren argazki, audio eta bestelako ekarpenak whatsapp bidez egiteko aukera izanen dute, 681 355 781 telefonoaren bidez.

Lekukoaren eta sakandarren arteko distantzia laburtzeko irrati uhinez aparte Guaixeren sare sozialetako profilak (Facebook eta Twitter) izanen dira. #SakanaKorrika hastaga erabiltzeko gonbidapena luzatzen dugu. Twitterren sortzen den jarioa www.guaixe.eus web orrian ikusgai izanen da. Animatu eta izan zu ere kontakizunaren parte.

Sakanako kontakizun hori Altsasuko irrati librean, Garraxi Irratian (FM 101,9) entzuteko aukera izanen da ere. Korrika Iruñean despedituko du aurtengo ibilbidea eta Beleixe Irratiaren bidez zuzeneko kontakizuna entzuteko aukera izanen da, Euskalerria Irratiarekin bat eginen duelako Sakanako irrati euskaldunak, 11:00etatik 13:00etara.