Sakandarrak XIII. Berako mendi maratoi erdian (21 km)
1.Oier Ariznabarreta (Durango): 1:44:05
2.Beñat Katarain (Lak.): 1:46:57
16.Jose Luis Beraza (Uhar.): 1:55:06
66.Alatz Agirre (Arb.): 2:06:51
170.Fran Araña (Arb.): 2:18:44
223.Jose Javier Beregaña (Uhar.): 2:23:00
232.David Mutiloa (Irur.): 2:23:59
340.Iban Verdugo (Etx.): 2:35:43
341.Aitor Salinas (Etx.): 2:35:44
367.Javier Gonzalo (Uhar.): 2:39:34
379.Ibai Arrese (Etx.): 2:40:50
440.Maite Zabaleta (Etx.): 2:48:44
441.Joxeja Maiza (Etx.): 2:48:44
460.Jon Goikoetxea (Etx): 2:52:50
Eguzkiarekin eta beroarekin jokatu zen aurtengo Berako mendi maratoi erdia (21 km). 1.308 metroko desnibel positiboa zuen proba ezagunean, Manttale eta Larun (900 m) gainditu behar izan zituzten, tartean, mendi lasterketa osatu zuten 530 korrikalariek. Oier Ariznabarreta durangarrak sekulako ahalegina egin zuen eta lehertuta iritsi zen helmugara, bakarrik (1:44:05); laugarren urtez jarraian Berako proba irabaztea lortu zuen bizkaitarrak. 2 minutu pasara sartu zen Beñat Katarain Razkin lakuntzarra (1:46:57), sekulako lasterketa egin eta gero. Denboraldia ongi hasi zuen lakuntzarrak baina progresioan dagoela erakusten ari da behin eta berriz. Emakumezkoetan Maria Zorrozak irabazi zuen (2:02:09).
Jose Luis Beraza uhartearra 16.a sailkatu zen (1:55:06), probako bigarren beteranoa. Guztira, 13 sakandarrek lortu zuten proba despeditzea eta Maite Zabaleta izan zen emakume bakarra, helmugan 440.a (2:48:44).
Bedia, Mendaro…
Larunbatean, Bedian, III. Kolazinoko Mendi Eguna jokatu zen, 24 km-ko proba. 110 korrikalarik lortu zuten lasterketa bukatzea eta Julen Ozaeta durangarra gailendu zen (2:11:22). Uharte Arakilgo Juanjo Goikoetxeak 11. postuan iritsi zen helmugara (2:29:53).
Igandean, Mendaron, VII. Kilimon Mendaro Traila jokatu zen (23 km). Julen Larruzea larrabetzuarra izan zen azkarrena (1:56:26). 203 korrikalariren artean Iñaki Lacalle olaztiarra 143.a sailkatu zen (3:00:13).