12 sakandar Iruñeko Emakumeen Lasterketan

Guaixe 2017ko api. 11a, 15:24

Korrikalariak. Argazkia: Artxiboa.

Horietatik 10 emakumezkoak ziren

Sakandarrak II. Iruñeko Emakumeen Lasterketan
Laburra (5,7 km)
1.Juan Moreno: 18:04
4.Luis Areta (Lak): 20:7
21.Amaia Aristu (Olaz.): 25:08
109.Iris Larrañeta (Irur.): 32:29
110.Naiara Mundiñano (Etx.): 32:42
111.Josune Razkin (Etx.): 32:42
118.Jessica Fernandez (Irur.): 32:52
130.Leire Angulo (Irur.): 33:13

Luzea (11 km)
1.Javier Nagore: 38:55
14.Adur Senar (Lak): 45:31
121.Leire Mugika (Alts.): 1:03:26
122.Olatz Monreal (Alts.): 1:03:26
126.Maite Duran (Alts.): 1:03:52
127.Susana Baraibar (Uhar.): 1:04:07


Larunbatean 335 korrikalarik hartu zuten parte II. Iruñeko Emakumeen Lasterketan. Gehienak, %63, emakumeak ziren. Bi aukera zeuden: proba motza (5,7 km) eta luzea (11 km). Proba motzean Juan Moreno gailendu zen (18:04) eta Luis Areta lakuntzarra laugarrena sailkatu zen (20:47). Amaia Aristu izan zen lehen emakume sakandarra, 21. Postuan (25:08). Eta proba luzean Javier Nagore gailendu zen (38:55). Adur Senar izan zen lehen sakandarra, helmugan 14.a (45:31) eta Leire Mugika lehen emakume sakandarra, sailkapenean 121.a (1:03:26). Guztira 12 sakandar lehiatu ziren, 10 emakume eta 2 gizon.  

Antton Zelaia 11.a Leitzan
Larunbatean 122 korrikalarik hartu zuten parte Leizako Herri Kros Herrikoian. Proba luzea (9 km) eta motza (4,5 km) izan zituzten aukeran. Aitor Mibenza (31:43) eta Maialen Muñoz (41:43) izan ziren proba luzeko txapeldunak. Antton Zelaia urdiaindarra 11.a sailkatu zen (37:29).