Aste Santua santutegian

Guaixe 2017ko apirilaren 12a

Fededun kristauen data garrantzitsuak dira hurrengo egunetakoak, Aste Santua hain zuzen ere. Sakanako elizetan aparteko elizkizunak eginen dira, baita Aralarko santutegian ere. Ostegun eta Ostiral Santuetan mezak 16:00etan izanen dira. Aurreko urteetan baino ordu bat lehenago hasiko dira elizkizunak bi egun horietan eta santutegitik ordu aldaketa kontuan izateko eskatu dute. Larunbateko meza 20:00etan izanen da eta Pazko Egunekoa (igandea), berriz, 12:30ean. Azken egun horretan Aralarko aingeruaren irudia santutegia utzi eta Baraibarrerako bidea hartuko du 16:30ean. Hala urteroko herriz herriko errondari ekinen dio goiaingeruaren irudiak.