Joan den urtean natur parkeko larretan 356 ustiategitako 37.680 abelburu egon ziren, 2015ean (34.214) baino 3.466 animali gehiago. Abelburu horietatik 29.375 ardiak ziren, 4.674 behiak eta 3.680 zaldiak. Abeltzainen nahien arabera banatzen dira Urbasa-Andiara igotzen diren animaliak; Urbasan ibiltzen dira 190 ustiategitako 20.288 abelburu, eta gainerako 166 ustiategitako 17.392 abelburu Andiako Mendizerran ibiltzen dira.
Antzina-antzinatik, abereek intentsiboki erabili dituzte Urbasa eta Andiako larreak, udako oinarrizko elikagai gisa. Antzinatik datorren eskubideari esker, edozein nafarrek du larre horiek denbora-mugarik eta abere kopuru mugarik gabe eta batere kanonik ordaindu gabe erabiltzeko eskubidea.