Sakana Triatloi Taldeko Sergio Garcia de Eulate altsasuarrak Distantzia Erdiko Espainiako Triatloi Kopan parte hartzeko asmoa du aurten. Sei proba dira guztira eta lehena asteburuan jokatu zen, Orihuelan (1,9 km igeri, 90 km bizikletan eta 21 km korrikan). Altsasuarrak meritu handiko proba jokatu zuen. Igeriketa sektoretik atzean atera zen, baina beste sektoretan aurrera egin zuen eta postu asko aurreratu zituen. Azkenean, 4 ordu t´erdi baino gehiago lanean egon ondoren bere kategorian, 35-39 urte arteko Gizonezkoen Taldean, hirugarrena sailkatu zen Sergio (4:35:00), Triatlón Clavería Móstoles taldeko Alberto Lozano Ruiz lehenarengatik (4:29:57) 5 minutu eta 12 segundora. Horrela, Espainiako Kopako txapelketan bere mailan hirugarrena da Garcia de Eulate. Koparako baliagarria den hurrengo proba Iruñeko III. Half Triathlon da (1,9 km-85 km-21 km), maiatzaren 13an jokatuko dena.
Larragako eta Eguesibarko Duatloiak
Apirilaren 8an Eguesibarko Duatloia jokatu zen. Taldekako erlojupekoan Saltoki Trikideak taldekoak izan ziren garaileak (1:47:20). Sakana Triatloi taldeko Aitor Mozok, Sergio Garcia de Eulatek, Francisco Javier Gomezek eta Juan Luis Maizak lan bikaina egin zuten eta taldeka 10.ak sailkatu ziren (1:52:38).
Bestalde, igandean III. Larraga Hiria Duatloia jokatu zen. Tri-Ur Gazia taldeko Joseba del Barriok irabazi zuen (1:03:14). Sakana Triatloi Taldeko Francisco Javier Gomez 5.a saikatu zen (1:04:57) eta Juan Luis Maiza 6.a (1:05:06), euren kategorian lehena eta bigarrena. Gorka Garcia de Eulate 17.a (1:06:32) sartu zen, Ivan Sobredo 23. (1:08:12) eta Juan Carlos Gomez 35. (1:10:19). Eta larunbatean, II. Aizarnazabalgo Duatloian Mikel Astiz ihabardarra 17.a sailkatu zen (3:31:19).