Igandean Hiru Herri lasterketa ezaguna jokatu zen, 10 km-ko proba. 693 korrikalarik hartu zuten parte, guztira, tartean sakandar ugarik. Ongi ibili ziren sakandarrak. Gizonezkoetan Mostapha Charki izan zen azkarrena (31:19) eta emakumezkoetan, aldiz, Marta Malón (37:47). Izaskun Beunza olaztiarra bosgarrena sailkatu zen (39:49).