GRAVNI: Txapela Aristorenarendako

Guaixe 2017ko mai. 2a, 12:23

Yanira Aristorena etxarriarra eta Haizea Zamora trinketeko paleta argentinarreko maila nagusiko txapeldunak izan ziren. Nafarroa txapeldun izan da ezker paretako frontoian eta Iparralde txapeldun trinketean

Asteburuan Gipuzkoa, Errioxa, Araba, Bizkaia, Nafarroa eta Iparraldeko pilota selekzioen arteko txapelketako finalak jokatu ziren. Nafarroako pilota selekzioak ezker paretako frontoiko txapelketa irabazi zuen (112 puntu); aldiz, trinketean txapeldunorde izatearekin konformatu behar izan zuen Nafarroak (63 puntu), Iparraldeko selekzioa izan baitzen txapelduna (65 puntu).

Aipatzekoa da txapela bat Sakanara etorri zela, trinketeko paleta argentinarreko emakumezkoen maila nagusiko finalean, Yanira Aristorena etxarriarrak Zamorarekin osatu baitzuen bikotea, Nafarroa ordezkatuz. Iparraldeko Amestoyri eta Mariscori 14 eta 30 irabazi zieten nafarrak eta Yanira Aristorenak txapel ederra ekarri zuen Etxarrira.


GRAVNI, sailkapena
Ezker paretako frontoian:
1.Nafarroa; 112 puntu
2.Bizkaia: 100 puntu
3.Gipuzkao: 79 puntu
4.Araba: 62 puntu
5.Errioxa: 42 puntu
6.Iparralde: 35 puntu

Trinketean:
1.Iparralde: 65 puntu
2.Nafarroa: 63 puntu
3.Gipuzkoa: 62 puntu
4.Araba: 33 puntu
5.Bizkaia: 32 puntu
6.Errioxa: 9 puntu