Lagun Arteak berdindu eta Etxarrik galdu

Guaixe 2017ko mai. 2a, 11:28

Preferente maila. 28. jardunaldia: Lagun Artea 0 – Urroztarra 0 / Etxarri Aranatz 1 – Burlades 2

Lagun Arteak eta Urroztarrak Zelai Berrin jokatutako partida oso lehiatua izan zen. Bi taldeak erasotzen baino, defendatzen ibili ziren. Lakuntzarrek gola egiteko aukera gehiago izan zituzten, baina Urroztarrako Pinillos atezainak bikain defendatu zuen euren atea. Urroztarra defendatzen eta kontraerasoekin mina egiten saiatu zen, baina ezin izan zuten Lagun Arteako atea zulatu. Horrela, partida husnako berdinketarekin despeditu zen.

Bestalde, etxean galdu egin zuen Etxarri Aranatzek, Burladesen kontra. Lehen minuturako aurreratu zen Burlades, polemika izan zuen golarekin, baloi luze bat jasotzerakoan arbitroak ez baitzuen ikusi Burladeseko Mikel aurreratuta zegoela, jokoz kanpo. Beste baloi luze baten ondoren sartu zuen Burladesek bigarren gola, 15. Minutuan. Bigarren zatian partidari buelta ematera atera zen Etxarri. Etxarriarrak kontrako atera iristen hasi ziren eta 55. minutuan Unaik gola sartzea lortu zuen. Aukera gehiago izan zituen Etxarrik, baina ez zuen atea gehiagotan zulatzea lortu. Bitartean, defendatzera mugatu ziren Burladesekoak eta 3 puntuei eustea lortu zuten, 1 eta 2 irabazi baitzuten.

Lagunek hirugarren postua jokoan
Bidezarra da liderra (65 puntu), Beti Casedano bigarrena (53 puntu) eta Doneztebe hirugarrena (43 puntu), Aibarés laugarrenarekin puntutara berdinduta. Amigók 41 puntu ditu eta 6. postuan dagoen Lagun Arteak 40. Hortaz, hirugarren postua oraindik jokoan dago, maila autonomikora igotzeko promozio postua, hain zuzen. Ea Lagun Arteak bertan sailkatzea lortzen duen. Etxarri Aranatz 9.a da, 36 punturekin.

Asteburuan jaitsiera postuetan dagoen Burlades izango du aurkari Lagun Arteak, Burlatan. Aldiz, sailkapenean azkena den Berriozar izango du arerio Etxarri Aranatzek.