Pagoa mozten ari zela adar bat gainera erori eta 56 urteko Burlatako gizonezkoa larri zauritu da Urbasan. Larrialdi zerbitzuek gaztigua 9:25 aldera jaso dute. Ezbeharraren lekura mediku-erizainak, suhiltzaileak eta foruzainak joan dira. Buruan kolpe handia zuen eta zauria ahoan. Eremuak ebakuazioarako erraztasunik ematen ez zuenez, zauritua helikopteroz Iruñeko ospitale gunera eraman dute. Foruzaingoak ikertu du ezbeharra.