Asteburuan Nafarroako Irristaketa Zirkuituko Abiadura Txapelketak jokatu dira Iruñeko Antoniuttin. Sakanako irristalariek lan bikaina egin dute eta makina bat domina lortu dituzte.
Dominak
Ioseba Fernandez iturmendiarrak, gizonezkoen senior mailan, bi urrezko domina jantzi zituen, bat 100 m esprintean eta 435 m esprintean bestea. Cristina Aldeano altsasuarrak, emakumezkoen senior mailan, brontzezko domina lortu zuen 100 m esprintean. Hiru dominarekin itzuli zen Unai Villalobos altsasuarra, gizonezkoen jubenilen mailan. Urrezkoa jantzi zuen 20.000 m kanporaketan eta brontzezkoa 100 m esprint eta 435 m esprintean. Bukatzeko, Ander Chamorrok zilarrezko bi domina ekarri zituen, gizonezkoen jubenil mailan 100 m esprintean bigarrena eta 435 m esprintean bigarrena sailkatu eta gero.