Iratxe Lapuente txapeldun Txantrean

Guaixe 2017ko mai. 4a, 08:40

Astelehenean Txantrea Trofeoa jokatu zen eta Sakana Irristaketa Taldekoak lehiatu ziren bertan

Maiatzaren 1ean Txantrea Irristaketa Trofeoa jokatu zen. Bertan aritu ziren Sakana Irristaketa Taldeko irristalariak eta lan polita egin zuten. Emakumezkoen mini mailan Enara Perez 3.a sailkatu zen, gizonezkoen mini mailan Gaizka Flores 3.a, aurre benjaminen gizonezkoetan Jon Urkizar 3.a eta emakumezkoen benjamin mailan Iratxe Lapuentek irabazi zuen.