Asteburuan hainbat mendi lasterketa jokatu dira. Larunbatean XIII. Izarraitzko mendi lasterketa (20 km) 87 korrikalarik osatu zuten eta Aritz Kortabarria arrasatearra gailendu zen (1:59:11). Ander Unzurrunzaga Ganboa etxarriarra 34.a iritsi zen helmugara (2:22:32). Eta egun berean Bidaurretako mendi lasterketan aritu ziren korrikalari sakandarrak. Victor Amatriain (1:10:22) eta Izaskun Sanzek (1:35:54) irabazitako proban, Fran Araña arbizuarra 17.a sailkatu zen (1:25:17), Luis Areta lakuntzarra 71.a (1:41:49) eta Maria Goikoetxea etxarriarra 101.a (1:50:20).
Bukatzeko, igandean Zarautzen jokatutako Pagoeta mendi lasterketan (21 km) 178 korrikalari klasifikatu ziren, Andreu Simon buru zela (1:33:26). Aritz Igeltz lakuntzarra 24.a sartu zen (1:51:33) eta Iñaki Lacalle olaztiarra 109.a (2:11:06).