Katalunian mustutako dantza ikuskizuna

Guaixe 2017ko mai. 7a, 12:56

Etorkizuna dantza taldeak Lanabesak ikuskizuna Altsasun hilaren 12an emanen du.

Joan den mende hasierako bizimoduan oinarrituta Etorkizuna dantza taldeak Lanabesak ikuskizuna sortu du. Orduko lanabesetan oinarritutako koreografiak Bartzelonako Tordera herrian ikusi dituzte dagoeneko. Dantza taldeko 20 kide apirilaren 22an emanaldia eman zuten Clave antzokian. Harrera beroa izan zuen dantza emanaldia eta Etorkizunako kideek Katalunian izan zuen harrera beroa Altsasun errepikatzea espero dute.