Hezkuntza Mahaiaren bilera

Guaixe 2017ko mai. 8a, 10:00

Bihar, 17:30ean, Arbizuko Utzuganen.

Sakanako Hezkuntza Mahaiak hurrengo bileran orain dela hilabete batzuk lantzen hasi ziren gaiekin segituko dute. Batetik, Sakanak dituen baliabideak ezagutzera eman eta ikasleendako bisitak antolatzeko behar duten aholkularitza emanen da. Ibarreko produktuen ekoizleek euren eskaintza aurkeztuko dituzte eta eskoletara lotura egiten saiatuko dira. Azkenik, ikasleek baso zati baten eraldaketari ekinen dion proiektua ere azalduko zaie. Bestalde, hezkuntza mahaiko kideek asteazkenean Enneco, haritzaren memoria parkea bisitatu zuten.