Burundako alkateek euskararen aldeko hitzarmena sinatu dute

Guaixe 2017ko maiatzaren 9a

Koldo Zuazo irakaslea aitaponteko zutela, "euskarari geure babesa eta geure bulkada emateko erabakia hartu dugu". Burundako euskalkiaren berezitasunak aitortu eta ibarreko euskararen hiztegia osatuko dela jakinarazi dute. Koldo Zuazok azaldu zuenez, hasi dira lanean.