Lizarrusti-Larraitz Sakanako Mendizaleekin

Guaixe 2017ko mai. 10a, 12:22

Maiatzaren 21ean, Lizarrustitik

Sakanako Mendizaleak taldeak prest du maiatzeko irteera: maiatzaren 21ean Lizarrusti-Larraitz ibilbidea egingo dute. Autobusa goizeko 7:00etan abiatuko da eta mendizaleak Lizarrustiraino eramango ditu; orduan abiatuko da ibilbidea. Larrañeta taldekoak izango dira ibilbidea antolatuko dutenak.
Izena ematea zabalik dago, ohiko tokietan eta herriz-herriko arduradunei esanda, edo  639 117 631 telefonora hots eginez.