Familia prebentzioko prestakuntza

Sakanako Prebentzio Programak 2017ko mai. 12a, 08:16

kolaboratzaileak

Hiru Gizarte Zerbitzuetako Prebentzio programatik, beste aldietan esan dugun bezala, familia lana oso garrantzitsua iruditzen zaigu.  Familiaren funtzioa garrantzitsua da. Aurten, besteak beste,  eskualdeko APYMA guztiei “prebentzio lana egin familian” tailer berezi bat egitea proposatu diegu. Kasu  honetan  Etxarri  eta Altsasuko eskualdeak elkartu gara ideia aurrera eramateko. Ia Apyma guztiak  onartu dute proposamena eta parte hartzen ari dira.
Aktibitate honetan bi alde daude: lehenengoa, Apyma bakoitzetik bi edo hiru pertsona prestakuntza egiten ari dira, prebentzio programaren teknikariarekin batera. Bigarrena, eta garrantzitsuena, pertsona hauek, besteei gai hau tailer moduan lantzea proposatuko diete. Pertsona hauek ez dira adituak, bere maila bestearen berbera da. Hona hemen haien lana: tailerra zuzendu eta kudeatu eta denon artean  tailerrean planteatzen diren ideiak landu.
Helburuak: familiok, drogen aurrean daukagun garrantziaz  kontzientziatu eta familiei droga kontsumoaren arrisku faktoreak eta babes faktoreak identifikatzen laguntzeko ideiak eman.
Eta honako hauek izango dira landuko ditugun gai eta ideia batzuk: familiaren sozializazio lana funtsezkoa da seme-alaben nortasuna garatzeko eta garrantzia bera du gurasoek etxean zer familia giro sortzen duten; alde batetik, seme-alabek familia baten parte direla sumatu behar dute, eta bestetik bakarrak eta desberdinak direla, zein bere berezitasunen jabe.
Beste aldetik, lantzen direnak eredu batzuk dira, adibidez: noiz hitz egin drogen arriskuez gure seme-alabekin? Honen inguruan gomendio hauek eman ditzakegu: 10 urte bitarte, ez da egokia zuzenean drogen kontua ukitzea. Baina gai eta idea hauek landu daitezke: gozokiak modu kontrolatuan edo neurririk gabe jatearen arteko aldea: enpatxuaren arriskua eta botikak behar direnean eta tamainan hartuz gero onak dira. Etxean ez da “farmaziarik” behar.
10-14 urte bitarte, aipatu dakieke ona dela legezko drogak alkohola eta tabakoa ez hartzea, eta azaldu zein kaltegarriak diren osasunarentzat; gazteak zergatik hasten diren kontsumitzen eta, gainera, gurasoek kritikoki jokatu behar dute gizarteak bidaltzen digun mezuarekin, alkoholaren eta tabakoren kontsumoa arrakastari, olgetari, abenturari, lagunak egin eta ligatzeari lotzen baitie.
14 urtetik aitzina, lehen aipatutakoaz gain, ona da legez kanpoko drogen gaia sartzea adin honetan eta egoera horrek gehitzen dituen arriskuak (substantzia aizunduak, legezko ondorioak…) azpimarratzea.
Hemendik animatu nahi ditugu interesatuta dauden pertsonei prestakuntza honetan parte hartzera.