Sakanako orientazio proba, bihar

Guaixe 2017ko mai. 11a, 15:07

Sakanako ikastetxeek eta Aguraingo ikastetxeak antolatuta, gaur, 10:00etan, Arbizuko basoan. 163 ikaslek hartuko dute parte

Sakanako ikastetxeek eta Aguraingo ikastetxeak antolatuta, Sakanako Mankomunitatearen laguntzarekin, gaur Sakanako orientazio proba jokatuko da, goizeko 10:00etatik aurrera, Arbizuko basoan, Zubaat eta Sandindegi aldean.

Altsasuko Institutuko 67 ikaslek, Aguraingo institutuko 49 ikaslek, Altsasuko Iñigo Aritza ikastolako 25 ikaslek eta Etxarri Aranazko Andra Mari ikastolako 22 ikaslek hartuko dute parte, guztira, 163 ikaslek. Jarduera DBHko 4. mailako ikasleei zuzenduta dago, baina ikastolen kasuan 3. mailakoek hartuko dute parte.

Jarduaren helburuak dira, besteak beste, basoan segurtasunez ibiltzen ikastea eta mapa eta iparrorratza interpretatzen eta erabiltzen ikastea; aisialdian naturak eskaintzen dituen aukerak ezagutaraztea; ikasleen arteko talde lana bulkatzea; Sakanako naturguneak ezagutu eta sustatzea; Sakanako eta ondoko ikastetxeen eskualdeen eta ikasleen arteko harremanak bulkatzea; eta euskara bulkatzea.