Olaztiko Sutegi klubak, Sakanako pilota eskolen, Sakanako Mankomunitatearen eta Nafarroako Pilota Federazioaren laguntzarekin Sakanako Udako Pilota Txapelketa antolatu du. Txapelketa berria da, baina orain arte Olaztin, San Migel txapelketarekin batera Sutegik antolatzen zuen txapelketa horren lekukoa hartuko duena. Sutegik antolatzen zuen txapelketan Euskal Herri osoko pilotariak aritzen ziren, baina aurten pilotari sakandarrei eman nahi zaie protagonismo gehiago. Pilotari sakandarrak izango dira lehiatuko diren gehienak, 120 pilotari guztira, baina kadeteen mailan beste herrietako pilotariak arituko dira ere.
Txapelketa asteburuan hasiko da, Olaztin eta Ziordian jokatuko da eta Olaztik hartuko du lehen jardunaldia. Hurrengo edizioetan Sakanako beste herrietan antolatzea aurreikusten da, beste pilota eskolek txanda hartuta, errotazioan. Partidak larunbatean eta igandean jokatuko dira, goizeko 10:00etatik aurrera, Olaztiko pilotalekuan. Finalak Olaztiko festetan jokatuko dira.
Sakanako Udako Pilota Txapelketa. 1. jardunaldia
Larunbatean, 10:00etan, Olaztin:
Aurrebenjaminak: Arguelles-Sarazibar (Sutegi) / Urteaga-Zelaia (Urdiain)
Umeak 1: Reparaz-Reparaz (Aldabide) / Ulaiar-Igoa (Pilotajauku)
Kimuak 1: Gerrikagoitia-Lizarraga (Aldabide) / Rekalde-Apaolaza (Lakuntza)
Haurrak 1: Gainzarain-Urbe (Aldabide) / Arraiza-Añazko (Lakuntza)
Kadeteak: Araña-Gonzalez (Gure Pilota) / Lopez de Zubiria-Araña (Gure Pilota)
Igandean, 10:00etan, Olaztin:
Umeak A: Miteku-Enaitz (Gure Pilota) / Ganboa-Zabala (Lakuntza)
Kimuak 1: Leiza-Lopez (Aldabide) / Mitxelena-Gasko (Pilotajauku)
Kimuak A: Imaz-Lakuntza (Aldabide) / Arratibel-Nabarro (Gure Pilota)
Haurrak 1: Peral-San Roman (Pilotajauku) / Ulaiar-Agirretxe (Pilotajauku)
Haurrak A: Erdozia-Lizarraga (Aldabide) / Etxeberria-Lopez (Lizarra)
Kadeteak: Berekoetxea-Berastegi (Irurtzun) / Senar-Ganboa (Oberena)