Nekazarien eguneko topaketa Itxasperrin

Astelehenean nekazarien patroia edo San Isidro eguna ospatuko da. Ohiturari segituz arakildar ugarik Egiarretako Itxasperri ermitarako bidea hartuko dute. Eguerdian ibarreko hildakoen omenezko meza izanen da. Hura bukatu eta gero, apaiza ermitaren atera eta handik Arakilgo soroak eta larreak bedeinkatuko ditu. Egiteko horiek despedituta Arakilgo Udalak prestatutako otamenaz gozatzeko aukera izanen da.