Asteburu bikaina izan da hau Rural Kutxa-Seguros RGA talde sakandarrarendako. Batetik, Iker Azkaratek (Rural Kutxa-Seguros RGA) denboraldiko bere lehen garaipena lortu zuen Euskaldun txapelketarako baliagarria zen Berriatuako lasterketan. Esprint estuan gailendu zen Sakanako Rural Kutxa taldeko txirrindularia eta Euskaldun Torneoko lider berria da.
Eta, bestalde, Españako Kopa irabazi du Rural Kutxako Gonzalo Serrano madrildarrak, igandean jokatutako Macario Sari Nagusian lan bikaina egin eta helmugan, esprint estuan, bigarrena izan eta gero. Lizarte taldeko Sergio Samitier zen liderra, baina aurreko astean Bidasoako Itzulia irabazi eta gero, indarrez justu iritsi zen Samitier eta ezin izan zion Espainiako Kopako lidergoari eutsi. Macario Sari Nagusia lehertzera atera zen, hasieratik, Rural Kutxa, eta nahiz eta etapa ez irabazi –Gsport taldeko Francisco García Rus gailendu zen– Espainiako Kopa irabaztea lortu zuen Gonzalo Serranok. Zorionak talde sakandarrari.