Beraza bosgarrena Irati Trailean

Guaixe 2017ko mai. 16a, 11:32

Uharte Arakilgoa lehen beteranoa izan zen. Aritz Munarriz zazpigarrena sailkatu zen eta Joxeja Maiza zortzigarrena

Igandean jokatu zen Irati Trail 23 Km Inter Irabia lasterketa, aldi berean Nafarroako Mendi Lasterketen Txapelketa zena. 177 korrikalarik osatu zuten proba, Iratiko paraje zoragarrietan, eta Ion Sola iruindarra (2:02:19) eta Laura Sola uztarroztarra (2:23:18) gailendu ziren. Sakandarren artean Jose Luis Beraza izan zen azkarrena, helmugan bosgarrena sartu eta gero (2:11:47). Uharte Arakilgoa probako lehen beteranoa izan zen eta Nafarroako Mendi Lasterketen Txapelketako lehen beteranoaren saria jaso zuen ere.

Bestalde, igandean Zumarraga-Urretxun jokatutako III. Uz Trail mendi lasterketako 11 km-ko proba Ibai Etxeberriak irabazi zuen (49:37). Ainhoa Markinez olaztiarra 67.a sailkatu zen (1:26:19).

Sakandarrak Irati Trail 23 km Inter Irabian
1.Ion Sola: 2:02:19
5.Jose Luis Beraza: 2:11:47 (Uhar)
7.Aritz Munarriz (Etx): 2:14:54
8.Joxeja Maiza (Etx): 2:15:48
32.Iñigo Etxarte (Irur): 2:33:17
34.Iñigo Rekalde (Irur): 2:36:18
66.Iñaki Morillas (Irur): 2:47:49
120.Amaia Razkin (Uhar): 3:10:40