guaixe.eus

Espainiako Txapelketak: hiru domina ekarri ditu Villalobosek

  Kirola  Altsasu  Sakana

Lapuente, Villalobos, Dacosta eta Chamorro asteburuan lehiatu ziren Bartzelonan

Asteburuan Llica d-Amunten (Bartzelona) Espainiako pista eta abiadura txapelketak jokatu dira, haurren eta gazteen mailan. Haurren mailan Jose Diego Dacosta eta Ane Lapuente sakandarrak lehiatu ziren, eta gazteen mailan Ander Chamorro eta Unai Villalobos.

Lan bikaina egin zuten lau sakandarrek. Tartean, Anne Lapuente laugarrena sailkatu zen 500 m sprintean eta bosgarrena 300 m erlojupekoan. Eta Unai Villalobosek brontzezko hiru domina lortu zituen 300 m erlojupekoan, 5.000 puntuazioan eta 10.000 kanporaketan.

Asteburuan Lagunak-en
Asteburu honetan Barañaingo Lagunak klubeko instalazioetan Espainiako Pista Irristaketa Txapelketak jokatuko dira, junior eta senior mailan. Bertan irristalari sakandarrak ere arituko dira.


Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Erantzuna | #1

Zorionak txapelduna!!! Kirol berexi onetan izugarria zara!! segi orrela

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa

Laguntzaileak