Jolas batean bezala oroitzapenak altxor bihurtuta

Maialen Huarte Arano 2017ko mai. 17a, 19:28

Kuriketan dokumentala aurkeztu du Labrit Multimediak: Arakilgo garai bateko bizitza islatzen dute bailarako bizilagun helduenen oroitzapenek eta egungo haur eta gazteen antzezpenarekin.

Haurtzaroa eta nerabezaroa nola bizi zuten gure aiton-amonek ezagutzen dugu askok. Istorio ugari kontatu dituzte sutondoan. Baina, batzuk gordetzen ez badira ahaztu egiten dira. Arrisku hori ekidin nahian lanean ari da Labrit Multimedia. Hala, Arakilgo Udalaren eskariz ibarreko oroitzapenak bildu dituzte dokumentalean. Lehena, 2014an aurkeztu zuten: Lau Haizetara. Oraingoan oroitzapen horiek hartu eta zenbait pasartetan, zenbait bizitzako unetan egin dute geldialdia: Kuriketan: Haurtzaroa eta nerabezaroa Arakil bailaran.

Jaiotzak, ospakizunak, inauteriak, herrietako jaiak, elkarrekin egiten zituzten harremanak, gerra garaia... zenbait pasarte ekarri dituzte gogora bailarako 25 adineko elkarrizketatuk eta horiek irudikatu dituzte egun haur eta gazte diren arakildarrek. Hitzak eta pasarteak tartekatzen dira, hortaz. Laburbilduma horren bitartez, sutondoan esaten eta kontatzen ziren horiek betirako gorde ahalko dituzte.

Elkarrizketatuak
Fermin Rekalde Mariñelarena, Luzía Martinikorena Zudaire, Mikaela Egillor Lazkoz, Patxi Villanueva Azanza, Angel Ongai Azpiroz, Eulalia Garro Muskiz, Francisco Gorrotxategi Urtxipia, Martina Sario Zubiri, Markos Zubiria Oraien, Pedro Vitoria Aizpun, Celestino Zubillaga Etulain, German Urriza Garcia, Geronimo Ollo Armendariz (hila), Saturnino Sarasa Aldaba (hila), Sebastiana Sarasa Aldaba, Joxe Arraras Jaka, Josefina Irañeta Ripa, María Jesus Irañeta Sasturain, Enrique Irurzun Iriarte (hila), Gerardo Brun Lapuente, Alberto Larumbe Astibia, Felix Mª Amoztegi Onga (hila), Ignacio Etxarren Lakuntza (hila), Pedro Mª Ihaben Irurtzun eta Filomena Ihaben Lazkoz.


Antzezpenetako parte-hartzaileak
Ekai eta Zuhatzu
Itsaso Unanua Ollo,
Izaskun Unanua Ollo, Itziar Unanua Salinas, Hodei Subiza Uharte, Garazi Subiza Uharte,
Iker Unanua Uharte, Ander Unanua Uharte, Mikel Ollo Etxarren, Asier Ollo Etxarren,
Xabier Abrego Izko, Nekane Uharte Urriza, Ines Huarte Gonzalez, Rakel Gainza Vigor,
Maite Goikoetxea Zubelzu, Beatriz Irurtzun Goikoetxea, Alicia Irurtzun Goikoetxea, Elena Irurtzun Goikoetxea, Mariano Irurtzun Ollo, Sergio Indurain Zalgizu, Iñigo Irurtzun Rodriguez, Mikel Irurtzun Rodriguez, Ana Ongai Sanz, Patxi Uharte Garro, Belen Uharte Garro, Oskia Lazkoz Munarriz, Alfonso Irurtzun Ollo, Amaia Uharte Gulina, Daniel Indurain Goikoa, Pedro Indurain Goikoa, Mihail Cojocaru, Laura Irurtzun Larunbe, Hugo Nagore Ongai, Ivón Nagore Ongai, Nahia Erize Lazkoz, June Erize Lazkoz, Javier Garcia Huarte eta Leire Garcia Uharte.


Hiriberrin
Catalina Iriarte Armendariz (hila), Félix Ollo Armendariz, Oier Aiestaran Huarte, Beñat Aiestaran Huarte, Asier Prieto Lopez, Mara Prieto Lopez, Jone Iriarte Aspurz, Mikel Perkaz Prieto, Nahia Mariñelarena Iriart, Lorea Mariñelarena Iriarte, Ane Huarte Gonzalez, Lur Zestau Aizpun, Markel Zestau Aizpun, Daniel Gainza Vigor, Maite Alonso Urriza, Jon Alonso Urriza, Aritz Uharte Urriza, Asier Lizarraga Elustondo, Naia Lizarraga Elustondo, Alaia Moreno Ruiz, Ander Moreno Ruiz, Ekhi Janices Etexeberria eta Izai Janices Etexeberria.



Ihabarren
Mikel Jimenez Irurtzun, Oier Olaberria Goikoetxea,
Amaiur Asiain Elso, Enara Uharte Osinga, Nadia Erbiti Larunbe,
Maia Jimenez Elizalde, Arhane Jimenez Elizalde, Garoa Benitez Olaberria, Mara Benitez Olaberri, Iker Reta Lacalle eta Xabier Quintana Sarasola.