Barañainek Nafarroako Musika Eskolen Eguna hartu zuen larunbatean. 22 ikastetxetako 1.380 musikari inguru elkartu ziren. Haien artean Irurtzun, Lakuntzako eta Altsasuko udal musika eskoletako ikasleak zeuden. Musikari gazteek 51 kontzertu eta 13 kalejiratan parte hartu zuten. 9:30etik 13:30era izan ziren emanaldiak. Despeditzeko guztiak elkarrekin aritu ziren.