Asteburuan kadete mailako bi lasterketa izan dira. Larunbatean, Arronizen, Alvaro Ibañez gailendu zen (1:28:59). Intersport Irabiako Igor Arrieta bosgarrena sartu zen, Quesos Albenizko Unai Aznar seigarrena eta Urko Gorriti (I.I.) zazpigarrena. Gainontzeko sakandarrei dagokienez, Inhar Astitz (I.I.) 11.a sailkatu zen, Aitor Alberdi (I.I.) 12.a eta Iker Mintegi (Q.A.) 25.a. Probako bigarren talde onena izan zen Irabia.
Eta igandean, Abadiñon, Gaztetxoak Torneorako baliagarria zen proba jokatu zen. Lander Lartitegik irabazi zuen, esprintean. Igor Arrieta seigarrena sartu zen, denbora berean eta kadeteen lehen urteko sailkapenean lehena izan zen eta mendiko sailkapenean, berriz, bigarrena. Bere taldekide Aitor Alberdi 14.a sartu zen, Urko Gorriti 19.a eta Quesos Albenizko Iker Mintegi 34.a eta Jonathan Felix Vega 117.a. Taldeko sailkapenean bigarrena sailkatu zen Irabia.
Juniorrak Zangozan
Junior mailako tropelak Zangozan izan zuen lasterketa. Beola taldeko Migel Azkona izan zen txapelduna (1:53:40). Tropela 34 segundora sartu zen. Ailetz Lasa (Q.A.) 6.a izan zen, Iñigo Fernandez (Q.A.) 10.a, Beñat Etxezarreta (I.I.) 13.a, Josu Etxeberria (I.I.) 18.a, Xabier Mauleon (I.I.) 21.a, Imanol Galartza (I.I.) 34.a, Hodei Zia (Q.A.) 35.a, Iker Cerviño (I.I) 36.a eta Iosu Jaka (Q.A.) 40.a.