Andra Mari ikastolako IV. Binakako Lasterketarako izena ematea zabalik

Guaixe 2017ko mai. 18a, 12:26

Maiatzaren 25a baino lehen eman behar da izena ikastolan. Bestela, probaren egunean, 27an, Etxarriko udaletxeok estalopean

Andra Mari ikastolaren IV. Binakako Lasterketa, Naparpellet Saria maiatzaren 27an jokatuko da, Etxarri Aranatzen. 5 kategoria ezberdinetan jokatuko da bikotekako lasterketa hau, Haur Hezkuntzako umeetatik hasita, helduetaraino. Haur bakoitzak heldu batekin parte hartu ahal izango du eta L.H.-ko 5. eta 6. mailakoek, aldiz, nahi duten bezala moldatu ahalko dituzte bikoteak. Berrikuntza moduan, 2 eta 4 urte bitarteko haurrek lasterketa berezia egingo dute, haien motoetan osatuko baitute Molto lasterketa.

Aurretiko izena ematea zabalik dago, maiatzaren 25era baino lehen, Andra Mari ikastolako idazkaritzan (2 euro). Probako egunean bertan izena ematen dutenek 4 euro ordaindu beharko dituzte.