Udaberriko tonbola elkartutako establezimenduetan

Guaixe 2017ko mai. 19a, 08:50
SDOZren boletoak bezeroen zain.

500 opari baino gehiago banatuko dituzte hilaren 15etik 31ra.

Sakanako Dendari, Ostalari eta Zerbitzu Elkarteak Udaberriko Tonbola antolatu du. Ibarreko establezimenduetan erosketak egitera animatu nahi du ekimenak. Elkarteari atxikita dauden establezimenduetan erosketak egiten dituztenek tonbolako txartel bat jasoko dute. Hura zabaldu eta, zortekoa izanez gero, zuzeneko saria jasoko du. Hala, erosketarekin batera establezimenduetik sari batekin aterako da zorioneko eroslea. Honako sariak lortu daitezke: ardo-botilak, artisau-goxokiak, kafea edota pastak.