LHko kirol ikasketetarako izen ematea heldu den astean zabalduko da

Guaixe 2017ko mai. 21a, 11:53
Mendi ertaineko ikasketak hasi zituen lehen ikasle taldea.

Sarrera proba espezifikoetarako inskripzioa hilaren 25etik 31ra eginen da.

Altsasun dagoen Sakana Lanbide Heziketa institutuan araubide bereziko kirol ikasketak eskaintzen ditu: mendi-kirolak eta eskalada. Bi kurtsoko ikasketak dira eta bietan eman daiteke izena. Heldu den ikasturtean ikasketa horiek egin nahi dituztenek proba espezifikoetarako izena eman beharko dute. Hori, ikastetxetik pasaz, haren www.ifpalsasua.net web orriaren edo iestexer@educacion.navarra.es e-postaren bidez egin daiteke. Deialdiari buruzko argibide guztiak Nafarroako Aldizkari Ofizialean daude.