Ekonomia Garapenerako Departamentuak ibilbide gidatu turistikoen programa bat aurkeztu du. Horiei esker, Nafarroako natura-aniztasuna, paisaiak eta kultura-ondarea ezagutarazi nahi da. Maiatzaren 20tik lastailaren 28ra bitartean 15 bidezidorretatik egindako ehun ibilaldi inguru, hiru ibilbide luze eta Santiago bidea barne hartzen ditu. Lehen kasurako jarduerak bost euroko kostua du, eta gainerakoek 12 euro balio dituzte, Iruñetik joaten da autobusaren bidaia barne. 2.000 bat pertsonak parte hartzea aurreikusi da.
Aralar inguratzen duen GR20 eta Euskal Herria ibilbide luzea, GR-12, daude programan sartuta, baita hiru ibilaldi ere: Irurtzungo putreen balkoia ibilbidea garagartzaroaren 3an eta 18an eta garilaren 29an eginen da, 10:00etan Irurtzungo hilerritik abiatuta. Garagarrilaren 4an, garilaren 8an eta irailaren 2an eta 17an mendizaleen ibilbidea eginen da, 10:00etan, Urbasa-Andia natur parkeko informazio gunetik abiatuta. Urederrako iturburua ezagutzeko aukera garagarrilaren 19an, garilaren 15ean, irailaren 2an eta 16an eta lastailaren 7an eta 28an izanen da, 10:00etan, Bakedanoko aparkalekua abiapuntua izanik.