Horiexek partekatu zituzten Irurtzunen hilaren 7an elkartu ziren familiak. Perthes gaitza duen kideren baten familien elkarteak, Asfapek, antolatu zuen familia topaketa horretan ama baten eta gaitza izan zuen gazte baten lekukotzak izan ziren, besteak beste. Irurtzungo eta Lakuntzako familia banak parte hartu zuten topaketan.
Perthes edota Legg-Calvé-Perthes gaitza jasaten duten haurrei izterrezurraren burura uneren batean odol jarioa ez zaie iristen eta, hortaz, hezur horretako zelulak hil egiten dira, horren ondorioz higadura gertatzen da. 3 urte eta 14 urte artean diagnostikatzen da, eta mutikoetan ohikoagoa izaten da. Adituak ziur daude gaitzaren berri ez dutenen artean kasu gehiago daudela.
Lotura: http://guaixe.eus/komunitatea/larraitz/1478792768155