Zergatik? Gizakien mugimendua sorrarazten duten enpresak, gizaki horiek mugetan geldiaraziz aberasten diren enpresa berak direlako. Indra Estatuan, adibidez.
Gibraltar: lurralde aberatsa pobretik bereizten dituzten 14kilometro.
Estatuko migrazio politika ezin uler daiteke Marokoren parte hartzerik gabe.
Europatik presioa jasotzen jarraitzen du, migratzaileen mugimenduak frenatzeko, horretarako Giza Eskubideak urratu behar baditu ere. Eta, bestetik, Afrika Subsahararra irekitzen ari da, bertako migratzaileen erregularizazio prozesuak hasiaz.
Jada ez dago deportazio masiborik Marokon, baina gaur egun amankomuneko fosoak badaude Maroko eta Algeria artean. Militarrek kontrolatuak.
Migratzaileez hitz egiterakoan, gizonezko baten irudia datorkigu nagusiki. Baina makina bat emakume eta adin txikiko dago migratzaileen artean. Hori bai, ez ditugu ikusten. Harresien gudak errazten dute Europak behar duena pasaraztea. Eta Europak gaur behar duena esklabutza da, esklabu berriak. Europak migranteak behar ditu sexurako, organoetarako eta etxeko lanetarako. Ez ditugu ikusten, baina gure hirietan daude. Adin txikiko esklabu sexualak. Eta errealitate bortitz hau ikustarazi egin behar da.
Ziurtasunaren argudiopean, Europa harresiz bete da. Ederra negozioa. Mafiak ez dira behar bezala zelatatzen. Zenbat eta militar gehiago mugetan, orduan eta mafia gehiago.
Europako ezkerraldeak, ez dio benetako erantzunik ematen egoerari. Greziak Europak eskatu diona onartu du, errefuxiatuak jasotzeko. Siriako gerrak bi mailetako migranteak sortu ditu, eta errefuxiatu eta migratzaile ekonomikoen arteko banaketa ekarri du.
Aylan bezalako hildako haur asko dago munduan zehar egunero. Tarajal-eko kasua. Ez dago inongo kondenarik oraindik. Estatuak ez du erreparaziorako memoriarik. Hildako asko ditugu bide bazterretan. Eta heriotza horiek denak saihets litezke.