Sakanako Garapen Agentziak (SGA) langileen beharrak betetze aldera, hautapen-probak eginen ditu Industria eta Energia arlokoa bat kontratatzeko.
Lanaldi osoko urte beteko kontratua izanen da, eszedentzia bat betetzeko. Energia eta Industria saileko arduradun moduan bere egitekoak Sakanako Plan Estrategikoan aurreikusitako jarduerak garatzea izanen da. Interesatuek euren eskaerak Arbizuko industrialdean dagoen Utzugane garapen zentroan SGAk duen bulegoan edo info@sakanagaratzen.com e-posta helbidearen bidez aurkez ditzakete. Eskabideak aurkezteko azken eguna garagarrilaren, ekainaren, 6an, 15:30ean despeditzen da.
Lanposturako, besteak beste, honako baldintzak eskatzen dira: Euskararen C1 jakite maila frogatzeko tituluaren jabe izatea edo euskara proba gainditzea; ingeniaritzan lizentziatua egotea ala Energia edo Industria arloan gradua izatea; ingelesa jakitea, ahoz eta idatziz (B1) eta gidabaimena eta ibilgailu propioa izatea. Eskatzen diren betebehar berariazkoak betetzen direla frogatzen duten agiriak eskariarekin batera aurkeztu beharko dira. Euskara ezagutzaren kasuan, izangaiak ziurtagiririk ez balu, maila probak egiteko aukera izango du. Beste hizkuntzen kasuan ez da hizkuntza probarik izango eta ziurtagiri bidez frogatu beharko da ezagutza. Aipatutako baldintzak frogatzen ez dituztenek ezin izango dute parte hartu hautapen-probetan.
Argibide gehiagorako SGAren web orrira jo.